Firestone, Añorgako lantegi berreskuratua. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Kapitalismoa eta hiria izeneko jardunaldia egingo dute azaroaren 11an eta 12an Firestone lantegi berreskuratuan. Ekimena Hiria Errotik egitasmoaren baitan kokatzen da, eta aldi berean egitasmo hau Sorturen birfundazio prozesuaren barruan. Jardunaldien helburua “gu geu aldatuz hiria eraldatzea” da. Horretarako, hainbat hitzaldi antolatu dituzte.
Azaroaren 11an, 18:30etatik 21:00etara:
Kapitalismoaren oraina eta etorkizuna hitzaldia eskainiko du Josep Manues Busqueta ekonomilariak eta, ondoren,
Trantsizio feministaren bidean: bizitza burujabea errotik eraikitzen hitzaldia eskainiko du Amaia Zufia Bilgune Feministako kideak.
Azaroaren 12an, 09:30etatik 13:30etara: Ivan Miro soziologoak
Hiri neoliberala vs hiri kooperatiboa hitzaldia emango du eta, ondoren,
Donostiako 10 postal mugimenduan solasaldia egingo dute. Jardunaldiekin bukatzeko, tripak betetzeko aukera egongo da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, itzulpen sistema eta haur txoko zerbitzuak egongo dira.
Izena emateko idatzi
Hiria Errotiken webgunean.