Kontzentrazioa egin dute hainbat ikaslek Kortxoenearen eraisketaren urteurrenean
Azaroaren 3an urtebete igaro da Kortxoenea eraitsi zutela, hainbat ikaslek protesta egin dute goizean Zubiri ikastetxearen aurrean Ikasle Abertzaleakek deituta.
“Kapitalaren kultura vs autogestioaren Donostia. Kortxoenea bizirik” lelopean egin dute protesta eta urtebeteren ondoren EAJ eta PSE-EEren “politika zapaltzaileak” zutik jarraitzen dutela salatu dute.