Bagera Elkarteak antolatuta helduentzako bertso eskola eskainiko du Izarne Zelaia Arratibel bertsolariak.
Izarne Zelaia, bertsolaria. (Argazkia: Malen Aldalur)
Izarne Zelaia Arratibel (Egia, 1984) bertsolaria da. Txikitatik izan da bertsozalea, eta gertutik bizi izan du bertsoa. Bagera Elkartearekin batera helduentzako bertso eskola eskainiko du.
Bertsolaritzaz gain euskaltzalea ere bada Zelaia. Gaztetatik ibili da bertso eskoletan eta orain, irakasle bezala arituko da. Uste du bertsotan jarraitu ahal izateko garrantzitsuena “lagun talde bat izatea” dela.
Zelaiarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk bere ibilbidea gertutik ezagutzeko asmoz. Ostiralean argitaratuko da elkarrizketa osorik.