Lau hilabete eta 240.000 euroko inbertsioa burutu ondoren, amaitu dituzte Ategorrietako haurreskolako lanak

Ategorritxoko haurreskola. (Argazkia: Donostiako Udala)
Ategorritxoko haurreskolak instalazio berriak ditu. Besteak beste, gune estali berri bat eta irisgarritasuna hobetu dute lau hilabete iraun duten lan hauei esker.
Donostiako Udalak 240.000 euroko inbertsioa egin du Ategorrietako haurreskolako instalazioetan. Hauek handitu egin dituzte, eraikinaren kanpoko eta barruko irisgarritasuna bermatzeko.
0-1 urteko haurrentzako orain arteko eraikina txiki geratzen zela ikusita eta euren erosotasuna hobetzeko asmoz, eraikin gehigarri bat eraiktzea onartu zen, ondoan zegoen terraza aprobexatuz.
Behin lan hauek egiten hasita ohartu ziren kanpoko irisgarritasuna ez zegoela bermatua. Ondorioz, kanpoko patio berritzea erabaki zen. Honez gain, barruko eskailerak berritu dira eta igogailua jarri da.