"Gora ETA" idatzi eta diana bat marraztu dute PPko zinegotzi ohi baten atarian
Donostiako PPko zinegotzi ohi baten etxeko atarian “Gora ETA” idatzi eta diana bat marraztu dute. Alfonso Alonso EAEko PPko idazkari nagusiak egin du salaketa bere Twitterreko kontuan, eta babesa adierazi dio zinegotzi ohiari, gorroto eta tolerantziarik ezaren adierazpenen” aurrean. Gertatutakoa gaitzetsi dute Donostiako PPko bozeramaile Miren Albisturrek eta PPko Gipuzkoako buru Borja Senperrek ere. Senperrek nabarmendu du halakoek ez dietela “atzera eginaraziko”.