
Mintzapraktika egiteko egitasmoa martxan da dagoeneko, eta
Bagera elkarteak azaldu duenez urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen kopurua gorantza doa. Iaz 100 bidelari gehiagok eman zuten izena Mintzalagunen programan eta aurten iaz baino 50 lagun gehiagok. Horietaz gain, itxarote zerrendan ikasle gehiago dituzte. Dena den, mintzapraktikak egin nahi dituzten bidaiarientzat bidelagunak behar dituzte.
“Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea”. Izan ere, azaldu dute urteetako esperientziak erakutsi duela askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.
Bidelaria behar dutenen taldeen ordutegiak honakoak dira:
Ostegunetan 20:00etan
Astelehenetan 18:00etan
Asteartetan 16:00etan
Astelehenetan 13:00etan
Igande arratsaldetan
Hala ere, beste edozein egunetan eta ordutan ahal izanez gero ongi etorria izango dela azaldu dute antolatzaileek.
Animatu beldurrik gabe, eta deitu 943 005 074 zenbakira edo idatzi mintzalaguna@bagera.eus helbidera.