Manifestazioa egin dute Europako Batasunaren merkataritza politikak salatzeko
Europako Batasunaren merkataritza itunak salatzeko jende andana bildu da arratsaldeko 17:ooetan Bulebarrean. Manifestazioa egin dute Herriak erabaki! defendamos nuestra tierra y nuestros derechos lemapean. TTIP EZ mugimenduak deitu du manifestazioa eta bertan izan dira EH Bildu eta Irabazi Donostiako hainbat kide.
“TIPP eta CETA bezalako nazioarteko merkataritza itunak finantza kapital nahiz multinazionalei ekonomia, ingurumena, legeak, pertsonen eskubideak eta, are gehiago, bizitza beraien mesedetarako zuzentzeko berme juridiko guztiak ematen dizkietela salatu dute. Bestalde, azaldu dute beste mundu bat posible dela herrien elkartasunaren bitartez: “Ekintza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren lehentasunak aldatu behar ditugu”