Urtebeteren ondoren hainbat ekintza egin dituzte Kortxoenearen eraisketa salatzeko
Duela urtebete indarrez hustu eta bota egin zuten Groseko Kortxoenea gaztetxea. Urtebete beranduago hainbat ekintza egin dituzte eraisketa salatzeko.
Batetik, salaketa DSS2016EU-ren Alderdi Ederreko egoitzara eraman zuten eta Kultur Hiriburutzaren aurkako kartelak itsasi zituzten; bestetik, Urban 13 Kolektiboaren eskutik, Kortxoenea kalera atera zuten. Gaztetxea eraitsi aurretik Kortxoenean egiten zituzten zenbait jarduera atera zituzten kalera. Bertan, gaztetxean ibiltzen ziren hainbat kolektibok hartu dute parte: Urban 13 taldeak mural bat marraztu zuen; haurrekin break ikastaro bat egin zuten; eta, azkenik, rapaz gozatzeko aukera egon zen.