Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian filmak aurkezteko epea zabaldu dute
Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epea ireki dute; eta azaroaren 7tik, eta 2017ko urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik.
Zinemaldia berriz, 2017ko martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitarte egingo dute. Donostiako Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatzen dute.
Iaz 17.000 pertsona inguruk hartu zuten parte Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan antolatutako zinema emanaldietan eta jardueretan: besteak beste, hitzaldiak, musika eta erakusketak.
Oinarriak eta izena ematea hemen ikus daitezke.