Euskaraz erosteak saria izango du
Azaroaren 11n, ostirala, Groseko Nafarroa Beherea plazan ( 17:30-21:30)
Azaroaren 12an, larunbata, Egiako Plaza Haundin ( 10:30-14:30)
Azaroaren 19an, larunbata, Loiolako Erriberako Bartzelona Hirib. 20an ( 10:30-14:30)
Azaroaren 25an, ostirala, Amara Berriko Amara plazan ( 17:30-21:30)
Azaroaren 26an, larunbata, Amara Berriko Madril etorbidearen 16an ( 10:30-14:30)
Honekin batera, aurrez Intxaurrondo, Parte Zaharra, Antigua, Erdialdea eta Amaran identifikatutako establezimenduetan ere komunikazio kanpaina orokorra egingo dute. Saltokien mapa eta informazio osagarria eskuratzeko Donostiaeuskaraz.eus webgunera jo daiteke.
Duela bi urte jarri zuen abian Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz kanpaina Donostiako Udalak.
Bezeroak euskaraz artatzeko gai ziren establezimenduak identifikatu eta euskaraz erabilera sustatzea du helburu egitasmo honek. Parte hartzeko baldintza bakarra bete behar dute: langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna izatea eta, era berean, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartzea.
Egitasmoa fase ezberdinetan eta auzoka jarri dute abian. Aurten Gros, Egia, Loiolako Erribera eta Amara Berriko establezimenduak aztertu dituzte, eta 503 atxikimendu lortu dituzte: Grosen 289; Egian 70; Amara Berrin 137; eta Loiolako Erriberan 7.
Horietako bat da Zurriola kaleko Apalategi kirol denda. Bertan egin dute eguerdian Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz kanpainaren hurrengo fasearen aurkezpena. Miren Azkarate Euskara zinegotziak adierazi duenez, egitasmoari “hauspoa ematen” jarraituko dute, “Donostia gero eta gehiago izan dadin euskararen hiria”.
Lehen hitza euskaraz egiteak komunikazioa asko errazten duela nabarmendu dute, eta horretara gonbidatu dituzte bai saltzaileak eta baita bezeroak ere.
Hemen ere euskaraz dioen eranskailuek identifikatzen dituzte egitasmoan parte hartzen duten establezimenduak. Abian jarri zenetik 4.108 establezimendu bisitatu dira, eta horietatik 1.712 saltokik betetzen dituzte baldintzak; horietatik ia denak, 1.098k parte hartu dute egitasmoan.
Euskarak, saria
Establezimendu horietan guztietan euskaraz erosteak saria izango du. ‘Nik hemen ere euskaraz’ lehiaketa jarri dute abian. Euskaraz egiten den erosketa bakoitzeko truke-txartel bat emango dute lehiaketan parte hartuko duten establezimenduetan, -auzoz auzo banatuko dituzte saltoki horien berri ematen duten eskuorriak-.
Ondoren, txartel hori saritua izan den edo ez jakiteko hiriko kaleetan zehar jarriko dituzten postu ibiltarietara hurbildu beharko da, eta bertan egingo dute zozketa. 2.000 euro banatuko dituzte saritan. 40 euroko 50 erosketa txartel banatuko dituzte, eta baita beste hainbat produktu sorta ere.
Postu ibiltariak honako leku eta egunetan jarriko dituzte: