Diseinu berriak sumendi bat irudikatuko du; Amara Berrin egiten diren proiektuei buruzko informazio falta salatu du berriro auzo elkarteak.
Amara Berriko Aita Donostia plaza. (Argazkia: Lide Ferreira)
Aurreikusita zegoen bezala, Amara Berriko Aita Donostia plazako biribilgunea apaintzen hasi dira jada. Lanekin hasi dira eta makinak ere abian dira inguruan. Ernesto Gasco zinegotziak esan zuenaren arabera, sumendi bat irudikatuko dute eta proiektuaren aurrekontua 138.888 eurokoa izango da. Orain arte, olibondo batzuk egon dira plazaren erdian, eta aurretik Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa egon zen.
Azkenaldian auzoan ematen ari diren aldaketen harira,
Amara Berriko auzo elkarteko hiru kiderekin izan zen IRUTXULOKO HITZA duela hilabete. Erreportaje horretan argi islatu zuten euren iritzia, eta esku hartze zehatz batzuk egin ordez, auzo guztia eraldatu ahal izango duen eraberritze orokor bat behar dela esan zuten.
Bada, oraingoan ere euren haserrea adierazi dute: “Beste behin udalak gauzak egin eta desegiten ditu bizilagunak kontuan hartu gabe, eta auzo elkartea gutxiesten”.