Eraso! talde zarauztarra AltzataRock jaialdian izango da larunbatean.
Dagoeneko leku garratzitsua hartu du AltzataRock jaialdiak musika agendetan. Oraingoan bostgarren edizioa izango da: larunbatean, azaroak 12, egingo dute jaialdia, Larratxo kultur etxean.
Urteurren biribila dela eta, egun osoko egitaraua prestatu dute, gainera. Bazkaria egingo dute Herrerako elkartean, eta ondoren, euskal karaokea. Arratsaldean
Rock Kam Broom taldeak abesti dantzagarriz egingo du Herreratik Larratxorainoko bidea.
Jaialdiari dagokionez, inoiz baino musika aniztasun handiagoa eskainiko dute oraingoan, rock, stoner, funk, soul eta metal doinuekin.
20:30ean hasiko da jaialdia Beñat Antxustegi,
Physis Versus Nomos-ekin. Ez da bakarrik etorriko gainera; bidelagun izango ditu Eneko Sierra musikaria eta bere gitarra.
Voltaia talde zumaiarra,
Eraso! Zarauzko talde beteranoa eta
Sorkun dira oholtzara igoko diren beste hiru taldeak. Azken honek
Ziklomorphosia disko berriko soul eta jazz doinu berriak eskainiko ditu.
Sarrerak salgai daude dagoeneko 8 euroan; lehiatilan, 10 euroan.