Ba al dago komun publiko nahikorik?
Neguan, aldiz, ez dira asko jende gehien biltzen den hiriko guneetan daudenak. Hala salatu du Parte Zaharren Bizi auzo elkarteko Xabier Arberasek. Zurriolatik Hondarretarako ibilaldia egiten baduzu komun publiko bakarrarekin egingo duzu topo: Paseo Berri parean. Parte zaharrean Trinitate plazakoa dago, bestela, Bulebarreko aparkalekuetako komunak dira aukera bakarra. Kaian ere badaude, baina neguko ordutegia 10:00etatik 20:00etara bitartekoa da. “Parte Zaharrean gero eta jende gehiago ibiltzen da, baita neguan ere; eta komun publikoetako ordutegiak oso murritzak dira”, azaldu du Arberasek. Izan ere, Parte Zaharrean Trinitate plazako komunak dira azken ixten dituztenak: 00:00etan. Bulebarrekoak 20:30etan, Kaikoak 20:00etan eta Paseo Berrikoak 18:00etan.
Komun publikoak egon badaude, baina parte zaharrari begira jarri gara ea nahikoa ote dauden eta ordutegi egokia ote duten jakin asmoz. Ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn argitaratuko dugu erreportajea.