Elena Setien artista donostiarra. (Argazkia: Pablo Axpe)
Dreaming of Earthly Things izeneko disko berria kaleratu du Elena Setien artista donostiarrak. Azaroaren 16an aurkeztuko du Viktoria Eugenia antzokian.
Hamabost urteren ondoren Donostiara bueltatu da Setien, eta lan berri bat dakar eskuartean, gainera, beste musikari donostiar batekin elkarlanean ekoitzia, Mikel Azpirozekin hain zuzen ere.
Musika munduan egin duen lana aberatsa eta anitza da: Biolin klasikoa, jazza eta inprobisazio askea. Azken diskoak arima askea duela dio. Londresen, Bartzelonan eta Copenhaguen ibili ondoren bueltatu da etxera Setien. Danimarkan Grammy sarietako ohiko izena bilakatu zen Seitán.
Honako lekuetan eskainiko ditu aurkezpen kontzertuak:
Azaroak 16- Viktoria Eugenia, Donostia
Azaroak 17- Clamores, Madril
Azaroak 30- Abokatu Eskola, Bilbo
Abenduak 1- Reyna zinema, Orereta