Hiri borroken inguruko mahai ingurua. (Argazkia: Malen Aldalur)
Hiriko hainbat eragilek mahai ingurua egin zuten astearte arratsaldean Koldo Mitxelena liburutegian. Jende andana bildu zen bertan elkartutako bost platafometako kideei entzutera: Satorralaia metroaren aurkako bizilagunen elkartea, erraustegiaren aurkako elkartea, Belartza 2 gelditu, Uliako lore baratzak eta SOS Miracruz 19 plataformako kideak.
Hiriko borroka guztiak ez zeudela azpimarratu zuten arren, “aurten kalean indartsu” ibili diren zenbait mugimendu elkartu nahi izan zituzten. Bakoitzak bere ibilbidea eta bere helmuga badu ere, elkarlanerako prestutasuna adierazi eta aliantzak sortzeko beharra azpimarratu zuten.
Egungo hiri ereduarekin kritiko azaldu ziren bost mugimendutako kideak eta hainbat gairi heldu zieten: herritarren parte hartzea, kultur hiriburutza, albisteen manipulazioa, hiriko zentroa eta periferiaren arteko aldea edota espekulazioa.
Koldo Mitxelenan jasotakoak argitaratuko ditugu ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn.