Afari-solasaldia 20:00etan egingo dute Groseko Tedone jatetxean.
Jon Maia bertsolariak bere familiaren ibilerak kontatuko ditu Tedone jatetxean.
Francoren diktadura garaian milaka familiek egin zuten estatuko beste herri batzuetatik Euskal Herrirako bidea, horien artean Jon Maia bertsolariaren familiak.
Baina, ‘
Nola iristen da mantxurriano, koreano, belarrimotz, hezurbeltz haien ondorengo bat bertsolari izatera?‘
Maiak berak kontatuko du bihar mahaiaren bueltan. Dagoeneko aski ezagunak dira Groseko Tedone jatetxeko afari-solasaldiak. Bada oraingoan diktadura, errefuxiatuak eta bertsolaritza uztartuko dituzte.
Gainera, Mikel Karton musikari donostiarra ere bertan izango da bere kantuekin kontakizuna girotzen.
Bihar osteguna,
azaroak 10, egingo dute afaria, 20:00etan. Produktu biologikoz osatutako menuak 20 euroko prezioa du, eta beharrezkoa da erreserba egitea (943 273 561) .