Satorralaiak errekurtsoa aurkeztu du herri galdeketa egiteko aldundiak emandako ezetzaren aurrean
aldundiak atzera bota zuen metroaren pasantearen inguruko herri galdeketa bat egiteko 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin egindako eskaera.
Azaldu dute diputatuen kontseiluak ez duela eskaera atzera botatzeko arrazoirik eman eta erabili dituen argudioak ez datozela bat herri kontsulta egiteko eskaerarekin: “Diputazioari herri galdeketa egiteko eskaeraren mamia erakunde honek metroaren pasantearen finantziazioan parte hartzeari buruzkoa da, eta horrek lotura zuzena du aldundiak duen eskumenarekin, hain zuzen,aldundiak bere aurrekontuak onartzeko duen eskumenarekin”.
Satorralaia mugimenduak herri galdeketa egiteko baimena emateko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Bestalde, elkarretaratzea deitu du Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala dela eta, azaroaren 16an 18:30etan udalean. Mobilizazioa Non da parte hartzea? inposaketa da! lelopean egingo dute. Bertan, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmoaren inguruan parte hartzeko biderik ez dagoela eta erakundeek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatu nahi dute. Hori dela eta, Donostian prozesu parte hartzaileak eskatzen dituzten beste pertsona eta talde guztiei ere elkarretaratzera joateko deia egin die.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu du Gipuzkoako aldundian. Izan ere,