Txantxarrekan zenbait konponketa egiteko laguntza behar dute
Antiguako Txantxarreka gaztetxean auzolana egiteko deia egin dute azaroaren 19rako. Eraikinak zenbait konponketa behar dituela azaldu dute, eta aurrekoetan bezala, laguntza eskatu dute gaztetxean egin beharreko guztia egiteko.
Gaztetxean konponketak egiteko behar den materiala bilduko dute, eta auzolanean parte hartzen dutenentzat mokadutxo bat prestatuko dute. Azaroaren 19an elkartuko dira auzolana egiteko. Goizean hasiko dira, 10:00etan. Gaztetxean bertan bazkaria prestatuko dute, parte hartzaileen lana eskertzeko. Eta arratsaldean, 17:30ean, Atazal bikoteak kontzertu akustiko bat emango du. Txantxarrekakoek ahalik eta lagun gehien etortzeko deia egin dute: “Gero eta jende gehiago, gero eta giro hobea. Eta bestalde, zuek ere beharren bat ikusiko zenutelako azken boladan eta agian gu oraindik ez gara konturatu”.