Aratz jatetxeko ogitarteko bat, Gipuzkoako onena
Donostiako Aratz jatetxeak irabazi du Gipuzkoako ogitarteko lehiaketa. Hamabost finalisten artean, Aratzeko Xabier Zabaletak sortutako ogitartekoak lortu du saria. Bigarren postuan geratu da Hondarribiko Sardara, hirugarrenean Errenteria Oreretako Xera Gastroteka.
Legatz ogitarteko bati esker lortu du Aratzek lehen saria. Xabier Zabaleta sukaldariak jaso du saria, Romualda Yavi lankidearekin batera. Subijanaren errezeta liburu batetik abiatu dira legatz ogitarteko klasikoa berritu eta aldatzeko.