Hiru distantzia ezberdinetako lasterketan hartu daiteke parte proba ezagun honetan
Iazko Maratoiko irudia (Argazkia: CARRASCOSA/FLY GROUP)
Donostiako Nazioarteko Maratoiaren 39. edizioa azaroaren 27an izango da. Behobia-Donostia lasterketaren biharamunarekin, badator hirian dagoen eta nazioartean ezaguna den hurrengo lasterketa.
Hiru dizstantzia ezberdinetako lasterketan hartu daiteke parte. Lehenengoa eta probaren izenak dioen moduan, Maratoia dago. 42km-tako distatzia du. Goizeko 9:00tan izango da irteera Madrid Hiribidetik. Ordu berean, Maratoi Erdia deituriko lasterketa ere hasiko da. Honek, 21km ditu. Eta azkenik, 10km-tako lasterketa dago. Hauek irteera ordua 8:45etan izango dute.
Parte hartzaile guztiek, dortsala eta txipa Donostiako Belodromoan jaso ahal izango dituzte azaroaren 25ean arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arte.
Nazioartean oso ospetsua den proba da Donostiako Maratoia, urtero, mundu osoko lasterkariak erakartzen dituena.