Bapo eta euskaraz bazkaldu dute 'Bizilagunak' proiektuko parte hartzaileak
SOS Arrazakerik-ek antolatuta, bazkari bat aitzaki hartuta etorkinak eta bertakoak elkartu ziren atzo eguerdian
Miren Azkarate
SOS Arrazakeriak antolatuta ‘Bizilagunak’ proiektuak igandean izan zuen egun handia. Bazkari bat aitzaki hartuta, etorkinak eta bertakoak elkartu ziren euskaraz hitz egiteko. Banaiz Bagara eta Bagera Elkartearekin elkarlanean egin den proiketua izan da. Etxe eta txoko ezberdinetan elkartu ziren bazkaltzeko, hori bai, euskaraz.
Esperientzia polita izan dela diote parte hartu dutenek. Petra Elserrek, Banaiz Bagarako zuzendariak adierazi duenez, oso ondo pasa zuten atzo bere etxean bildutako munduko herrialde ezberdinetako guztiek. Gainera, elkarrengandik gauza asko ikasi zutela gaineratu du.
Bazakari baten aitzakipean hasitako proiektu honek aurrera begira euskaraz hitz egiteko sare bat sortzea zuen helburua eta Petra Elserren etxean bazkaldu dutenak aurrera eramango dute helaburu hori. “Agian jarraipen bat emango diogu, hilean behin edo elkartzeko aitzakia izan daiteke…”, dio Banaiz Bagarako zuzendariak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea