Kirol txartelaren prezioa %5 igoko dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
Batzorde bilerak egiten ari dira gaur udaletxean. Haietan hartzen dituzte ondoren udalbatzarrean onartzen edo baztertzen diren erabakiak.
Ogasun batzordeak kirol txartelaren prezioa %5 igotzea erabaki du; iazko igoera bera aurten ere.
Irabazi Donostia alderdiko kideentzat “onartezina” da kirol txartelaren prezioa berriro igotzea: “Onartezina da, orokorrean jendartearen egoera ekonomikoa ez delako hobetu, eta kasu askotan, okerrera egin duelako”, adierazi du Amaia Martin zinegotziak. Gainera, EAJ eta PSE-EE, “sektore ekonomiko jakin batzuen beharrez kezkatzen da, jendartearen behar orokorrez baino gehiago”, salatu du Martinek.
Kirol txartelaren igoerak
helduen eta familien tarifei eragingo die. Hortaz gain, lauhileko ordainketa ere kenduko dute, urteko ordainketa bakarra jarriz. Neurri hau ere ez du begi onez ikusten Irabazi Donostiak, familia askok ezingo diela ordainketa bakarrari aurre egin iritzita.
Kirol txartelaren prezioaren igoeraren
aurka bozkatuko dutela aurreratu du Irabazi Donostiak, eta udal gobernuak ere atzera egiten ahaleginduko omen dira.