Saskibaloi eta futboleko pisten zoladura aldatu dute. (Argazkia: Donostiako udala)
Paco Yoldi udal kiroldegia da Donostian gehien erabiltzen dena. Urtero 450.000 erabilera gainditzen dira kirol gune ezberdinen artean (igerilekua, gimnasioa, frontoia…).
1992. urtean inauguratu zuten kiroldegia, eta azken hilabeteetan hobekuntza lanak egiten aritu dira. Kiroldegiaren estalki osoa aldatu dute, eta saskibaloiko hiru pistetan eta futboleko pistan zoladura osoa aldatu dute.
Egokitze lanak amaitu dituzte, eta gaurtik aurrera kiroldegiko pistak erabilgarri daude berriro.