'Surf & Innovation' jardunaldiak Donostian izango dira azaroaren 18an
Miramar Jauregian izango da surfari buruzko 2016ko nazioarteko jardunaldia
2016ko ‘Surf & Innovation’ jardunaldia Donostian egingo dute datorren ostirala, hila 18an. Zehazki, Miramar Jauregian izango da eta goizetik eguerdira iraungo duen jardunaldia izango da.
Goizeko 9:30 emango zaio hasiera, Udaleko ordezkariek aurkezpena egingo dute eta jarraian antolatzaileek ‘Surfing Europa’ proiektua aurkeztuko dute. Ondoren, Europa guztitik etorritako proiketu ezberdinak aurkeztu eta hitzaldi ezberdinak emango dira. Jardunaldia eztabaida eta amaiera hitzaldi batekin amaituko da.
Jardunaldi honek, nazioartean surfaren inguruan mugitzen diren pertsona eta enpresa ezberdinak erakartzen ditu. Kirolaren inguruko topaketa bat izaten da, hausnartu eta eztabaidagune ere izaten dena.