Euskara, mundu eleanitzean
Euskarriak proiektuaren barruan, Bagera elkarteak eta Donostiak 2016k hizkuntzen bolak jarri dituzte Gipuzkoa plazan. Badu Bada erakusketako zati bat eraman dute bertara, eta hizkuntzek dituzten hiztun kopuruaren araberako tamaina duten bolak dira.
Erakusketarekin batera, testu bat jarri dute: “Euskara Europako 68 hizkuntzetarako bat da. 200.000tik gora hiztun dituzten 68 hizkuntzez gain, keinu hizkuntza ezberdinek eta etorkinek ekarri dituzten mintzairek aberasten dute Europako hizkuntzen mapa. Asko dira Europan, eta are gehiago munduan, neurriz eta egoera, euskararen pareko hizkuntzak. Hizkuntzarik mintzatuenak dira komunikaziorako baliagarrienak. Baina horrek ez du esan nahi hobeak direnik, edo geure aroari hobeto egokitzen zaizkionik. Hizkuntzen iraupenak, hazkundeak edo nagusitasunak ez du hizkuntzaren beraren gaitasunekin zerikusirik: botere politiko, sozial, ekonomiko edo militarren emaitza dira. Hizkuntzen artean ez dago berezko hierarkiarik”.