Euskarazko kultur produktuen gida, eguberrietako erosketetarako lagungarri
isialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, web orri interesgarriak; 500 produktu inguru.
Produktu gehienak berriak dira, aurten argitaratuak. 25.000 ale banatuko ditu euskara zerbitzuak hiriko 165 gunetan: ikastetxe, euskaltegi, kultur etxe, haur txoko eta gazteleku, eta produktuak salgai dauden saltoki guztietan.
Eguberrietako erosketak egiteko lagungarri izango delakoan kaleratu ohi dute euskarazko produktuen gida. Bi helburu ditu: batetik, euskal produktuei ikusgarritasuna ematea eta honekin batera, euskal sortzaileei babesa ematea. Eta bestetik, euskara bera sustatzea, euskaraz kontsumitzeko erraztasunak eskainiz.
Produktuen gidaz gain, papereko edizioaren osagarri den webgunea ere abian da jada.
Euskara Zerbitzuak euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du aurten ere. A