Gabonetako loteriaren musika Euskadiko Orkestra Sinfonikoarena da
Duela bi aste, Fernando Velazquezen eskutik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Miramongo egoitzan itxi zen kontatu ezin zitekeen zerbait grabatzeko. Velazquezek berak ezin izan zien musikariei ia ezer argitu, vaina klasiko bat grabatzen ari ziren: Gabonetako Loteriaren iragarkia.
Euskadiko Orkestrak aurtengo Gabonetako Loteriaren iragarkiaren musika grabatzeko enkargua jasoa zuen. Iragarkia Leo Burnett agentziak egina da eta Santiago Zanouk zuzendu du. Gauzak horrela, isilpean, zuhurki eta bezeroaren eskariari erantzunez, grabaketari ekin zitzaion.
2014an ere Gabonetako Loteriaren iragarkiaren egile Santiago Zannou espainiar zinema zuzendaria Miramongo lan-saioan egon nahi izan zuen. Istorioa kontatu gabe, baina edukia uler zezaten nolabaiteko azalpena emanez, Zannou musikariei zuzendu zitzaien: eskatu zien irudika zezatela une latzetan norbait laguntzearen, bultzatzearen eta, batez ere, “partekatzearen” garrantzia; “edozeren sari handiena partekatzea baita”.
Fernando Velazquezek iragarkiaren lagunduko zuen musikaz arduratzeko eskaria jaso zuen. Oso denbora gutxian eta erabateko diskrezioaz, Euskadiko Orkestrak joan zen urriaren 27an grabatu zuen egun jada gabonetako melodiarik ezagunena dena.