Aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzearen aldeko jaialdia egingo dute Kursaalean
GIELMAR (Gipuzkoako Elbarriak Martxan) elkarteak antolatutako jaialdia azaroaren 20an izango da.
GIELMAR (Gipuzkoako Elbarriak Martxan) elkarteak, desgaitasun edo aniztasun funtzionala duten pertsonen alde antolatutako jaialdia izango da.
Bertan, arratsaldeko 18:00tatik aurrera Txan Magoa, Alaia Abesbatza (ONCE), Zukdance koreografiaturiko kontzertua, Paddam, Macrea umore ikuskizuna eta Lourdes Arrietaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.
Sarreren prezioa, aurrez erosita 15 euro eta bertan erosita 18 euro. Aurrez erosi nahi izanez gero, www.kursaal.eus webgunean aurkituko dituzue.
GIELMAR elkartea lagun talde batek bere kezketatik sortutako elkarte bat da, aniztasun funtzional duten pertsonen egoera gizarteratzeko asmoz sortua. Baita giza-harremanak sustatu, euren eskubideen alde egin, autonomia pertsonalaren alde lan egin eta denentzako gizarte bat eraikitzen laguntzeko asmoz sortu zen elkarte bat da. Ekintza eta jarduera asko antolatzen dituzte urte guztian zehar eta igandeko jaialdi hau horien artean txertatzen den beste bat izango litzateke.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzearen aldeko jaialdia egingo dute azaroaren 20an Kursaalean.