Gaur itxiko dute Altzako kiroldegia
sinadurak aurkeztu dituzte udaletxean kiroldegia ez ixteko eskatuz. Amiantoaren arazoak proiektua atzeratzea ekarri du, eta kiroldegi berriaren lanak hasi arte, zaharra ez ixteko eskatu dute erabiltzaileek.
Eskaera horiek ez dute eraginik izan, eta gaur itxiko dute Altzako kiroldegia. Proiektua bi zatitan banatu behar izan dute amiantoaren eraginez. Eraikin nagusia alde batetik, eta inguruko lurretan egingo dituzten kirol pistak eta igerilekua bestetik.
Inguruko lur hauetan agertu da amiantoa, eta hainbat adituren arabera, kiroldegian bertan ere egon daiteke mineral kutsakorra. Areago, kiroldegian lan egindako gizon bat minbiziaren ondorioz hil berri da, eta amiantoarekin loturarik izan duen ikertzen ari dira.
Eneko Goia alkateak lasaitasun mezua igorri nahi izan die altzatarrei. Amiantoak proiektuaren atzerapena ekarri duela onartzen du, baina ez dutela atzera egingo berretsi du: “Zailtasunak zailtasun apustua garbia da; Altzako kiroldegia da udalaren inbertsio nagusienetarikoa, eta egin, egingo da”.
Altzan amiantoa agertu izanak hankaz gora jarri du kiroldegiaren proiektua. Hainbat erabiltzailek