Almirall: "Demokrazia defizita dago, herritarrek zailtasunak dituztelako iritzia emateko"
Global Foruma egingo dute egunotan Miramar jauregian. Gaur hasi eta larunbata bitartean munduko 200 aditu elkartuko dira gaiaren inguruan gogoeta egiteko.
EH Bilduk ere parte hartuko du jardunaldi hauetan. Hala berretsi du Amaia Almirall bozeramaileak, baina “hiriko demokrazia falta” agerian uzteko baliatuko dute foroa. Demokrazia zuzena “politika egiteko eredu berri” gisa aldarrikatu du EH Bilduk beti bere diskurtsoan, baina eredu hori Donostian ez dela betetzen salatu dute.
Almirallen ustez, “EAJ eta PSE-EEren gobernua ez dira herriari galdetzearen aldekoak, eta hori frogatzen duten hainbat adibide daude”. Uliako mintegien inguruko galdeketa, erraustegiaren ingurukoa edo metroaren pasabidearen ingurukoa jarri ditu adibide gisa. “Zezenketen inguruko galdeketa abian jarri dute, 9.000 herritarren eskaerek ez dieteko beste aukerarik utzi”, esan du Almirallek.
Udal gobernuaren eredua gogor salatu du EH Bilduk: “Demokrazia defizita dago herritarrek zailtasunak dituztelako iritzia emateko”, esan du Almirallek. Bere ustez, “Eneko Goiak asko du beste herrialde batzuetaz ikasteko”. Hala, demokrazia zuzenaz hausnartzeaz gain, “udal gobernuaren eredua agerian utzi eta norabidea zuzentzeko” baliatuko dute munduko foroa.
Demokrazia falta hori salatzeko EH Bilduk bat egingo du gaur arratsaldean Sator Alaia taldeak eta beste hainbat eragilek egingo duten elkarretaratzearekin; 18:30ean, udaletxe parean.
Demokrazia zuzenaren inguruko