‘Emakumea eta itsasoa’ erakusketa Ontzi Museoan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Ontzi Museoan ‘
Emakumea eta itsasoa‘ erakusketa ikusteko azken egunak dira. Igandea arte, azaroaren 20a arte, izango da zabalik. Larunbata arte 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da zabalik, eta igandean, 11:00etatik 14:00etara.
Erakusketak emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana aztertzen du, antzinatik itsas munduaren imaginarioan eta mitologian bete zuten lekua ahaztu gabe. Ikuspegi orokorretik abiatu da Ontzi Museoaren lan taldea, baina arreta berezia jarri dute Euskal Herriaren historian.