Frantziako Irrati Libreen Sindikatuak antolatuta, hiru egunetako kongresua burutzen ari dira Miarritzen eta Donostian
Kongresuko kartela
‘Herri- komunikabideak. Hizkuntza minorizatuak. Biziberritzeko tresnak al dira?’ izenburupean, solasaldia egingo dute azaroaren 18an San Telmon. Kongresuaren gai nagusia ‘Hiritarren edukazioa, kultura identitateak eta komunikabideen ardura’ izango da.
Frantziako Irrati Libreen Sindikatuak antolatutako hiru egunetako kongresu baten barruan kokatzen den solasaldia izango da Donostiko San Telmo museoan egingo dutena. Urtero, Euskal Herrian antolatzen duten solasaldi honek aurten berezitasun bat izango du. Bi egunetan Miarritzen egingo da (gaur eta bihar) eta ostirala 18, Donostian egingo dute, Donostia 2016ren barruan txertatutako ekintza moduan. “Sindikatuak europako ikuspuntua izanik, ez zuen galdu nahi hiriburutzaren hiria izanik bertan egoteko aukera”, diote antolatzaileek
Horregatik eta Donostiako Udalarekin lankidetzan, mahai inguru bat antolatu dute ‘Komunikaziorako eta hizkuntza minorizatuentzako eskubidea’ izena daramana. Hauek izango dira parte hartzaileak: Mr. Franck La Rue, UNESCO (informazioa eta komunikazioaren Zuzendari ordea), Mr. Damien Loreti, (abokatu argentinarra), Mmme. Maite Ubiria (tokiko irratiko kazetaria) eta MR. Emmanuel Bouterin (AMARC nazioarteko presidentea).
Kongresua hasi baino lehenago, arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Udalak harrera egingo die kongresuan parte hartzen ari diren gonbidatuei. Euskal Herriko komunikabideez gain, Gasteizeko Parlamentuko parlamentariak eta herri desberdinetako hautetsiak izango dira gonbidatuak Donostian egingo den kongresuan.