'Donostiako Kantak' izenburupean, azaroaren 22an izango da Victoria Eugenia Antzokian
Easo Abesbatza. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea. (Argazkia: Donostiako Udala
III. Donostia Musika Zikloaren barruan, Easo Abesbatzak eta Donostiako Txistulari Taldeak ‘ Donostia Kantak’ kontzertua eskainiko dute azaroaren 22an Victoria Eugenia Antzokian. Arratsaldeko 20:00tan izango da eta Donostiako kantez gain, Euskal Herriko kantak ere entzun ahal izango dira.
Antolatzaileen hitzetan, “zer hoberik bi alderdiok uztartzea baino: batetik, ibilbide dotoreko abesbatza bat, eta bestetik, txistua, silbotea eta atabala, gure-gure soinuak dituzten tresnak”.
Ordu eta laurden iraungo duen kontzertua izango da eta antolatzaileen ustez, “ez da erraza izango isilik egotea abesbatzari lagundu gabe”, beti kantatu ditugun abestiak izango direlako.
Sarrerak salgai daude 12 eurotan.