Antzinako euskal berokia berpizten
Amarenak izenekoa. Hain zuzen ere, bere amonaren kaiku bat eman zion amak duela urte batzuk, eta hortik sortu da ideia.
Erreportaje osoa bihar, ostirala, egongo da irakurgai, paperean.
Groseko Oihane Pardo diseinatzaile eta arkitektoak antzinako euskal beroki bat berreskuratu du. Izan ere, garai batean, kaikuak edo lekeitiarrak bezala ezagutzen ziren jantziak oso ohikoak ziren euskal arrantzaleen artean. Geroago, gizarteko beste jendearengana zabaldu zen kaikua eramatearen ohitura. “Eskoletan haur askok erabiltzen zuten berokia”, kontatu du Pardok.
Azken zortzi urtetan kanpoan bizitzen egon den arren, Donostiara itzultzea erabaki du Grosekoak, eta buru-belarri jarri da kaikuak berreskuratzearen proiektuarekin,