39. Donostiako Maratoiaren aurkezpena. (Argazkia: Antolatzaileak)
Azaroaren 27an Donostiako Maratoiaren txanda izango da. 2016an, 39. edizioa izango du mundu mailan ezaguna den lasterketa honek eta aurten ere ‘kalitate handiko’ lasterketa izango dela esan dute antolatzaileek.
Mundu guztitik etorritako 7000 lasterkari izango ditu aurtengo edizioak. “Hitzordu nagusirako dortsal gutxi geratzen dira eta maratoi erdirako eta 10km lasterketarako jada ez daude dortsalik”, adierazi dute antolatzaileek.