Erotismoa eta desira aske utziko dituzte ostiralean Dokan
DSSirez egitasmoak Ligodromo festa egingo du ostiralean Doka aretoan. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan kokatzen da egitasmoa eta sexualitatea eta erotismoa ikusarazi nahi dituzte.
Erotismoari behar den garrantzia emateko asmoz sortu zuten proiektua Nerea Sancho sexologoak eta Arremanitz kooperatibako kideek. Arremanitz da egitasmoaren motorra, kooperatiba honek tratu onen inguruan egiten du lan. Fresnedok azaldu du “ikuspegi feminista duela eta balioetan hezten” dutela. Nerea Sancho sexologoarekin batera ari dira lanean; sexu aholkularitzan, hezkuntzan eta beste zenbait kontutan ibili izan da Sancho.
Azken hilabeteetan hainbat jarduera egin dituzte auzoz auzo, esaterako, Fleur Play ligatzeko ikastaroa, ogitarteko erotikoak edo Desioen Putzua. Ostiralean egingo dute egitasmoko festarik handiena, Ligodromoa. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Dokan.
Egitaraua:
20:00-20-15: Ligatze jatorraren dekalogoa aurkeztu
20:15-21:00 ‘Sexijentziak askatuz’ bakarrizketa
21:00-22:30 Rallye poteo erotikoa eta bokata erotikoa
21:30-23:30 Senso txokoa, Erolab eta Erotrivial
00:00-02:00 DJ Umea
Gau osoan zehar photocall pikantea, Desioen Putzua eta ero-abatareak egongo dira. Egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak kontatu dizkigute Nerea Sancho eta Ibai Fresnedo DSSirezeko kideek; ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn irakurgai.