Munduko osoko gaztagileak Donostian elkartu dira
Munduko osoko gaztagileak Donostiako Kursaalen elkartu dira, International Cheese Festival jaialdian. Aurten aurreneko aldiz, britainiar uharteetatik kanpo egin dute lehiaketa, eta Artzain Gazta elkartearen bidez iritsi da Euskal Herrira. Bihar, ostirala, bukatuko da jaialdia. Mundu osoko 3.000 gazta baino gehiago dastatu daitezke. Gaztagile, artisau, ekoizlee eta gaztazaleen topagune bihurtu da jaialdia. Goierriko Hitza Donostian izan da jaialdiaren berri eman eta bertan izan direnen adierazpenak hartzeko.