Amarako urbanizazio proiektua onartuko dute hurrengo astean, eta Arrokako frontoia ez dago aurreikusita
Donostiako udal gobernuak hurrengo astean onartuko du Amarako urbanizazio proiektua, eta Hirigintzatik adierazi dute Arroka kaleko frontoia ez dutela aurreikusten egitasmo horretan.
Urbanizazio proiektu hau Hirigintza plan berezi baten barruan dagoenez, alegazioak aurkezteko aukera dago. Alegazioak aurkezten badira, udal gobernuak aztertu egingo ditu, eta ondoren ikusiko da alegazio horiek kontuan hartzen diren edo ez. Aurrera egiten duten alegazioak urbanizazio proiektu definitiboan sartuko lirateke, eta ondoren, tokiko gobernu batzordeak onartu beharko du.
Urbanizazio proiektua oraindik ez da definitiboa, eta bertan aurkezten diren eskaerak aztertu ondoren erabakiko du udal gobernuak zein den behin betiko proiektua.
Amarako bizilagunak Arroka kaleko frontoia babesteko mobilizatzen ari dira. Igandean eskuz binakako partidak egingo dituzte, eta Change.org plataforman sinadurak biltzen ari dira.