Abenduaren 18an kalean dantzatzeko aukera izango du animatzen edo ausartzen den orok.
Ibilbidea (Aragazkia: TikTara)
Donostia Dantzan
TikTarak proiektu berria aurkeztu du eta helburua donostiarrak dantzan jartzea da. Abenduaren 18an musika eta dantza elkartuaz, Donostiako kaleetan entzun eta ikusi ahal izango ditugu. Antolatzaileen esanetan, “musika eta dantzaren bat-egitea, hizkuntza unibertsalen arteko elkarrizketa, elkartzen gaituenaren ospakizuna” da proiektu honen funtsa.
“TikTara musika taldearen abestiek dantzagarri izatea dute amankomunean eta aniztasun hau dantzaren esparrura eramatea dugu helburu” adierazi dute protagonistek. Emaitza harrigarria dela ere gaineratu dute, “zer pentsatuko zenuke euskal dantza musika latindarraren gainean dantzan ikusiko bazenu?”. Estilo guztiak hurbildu eta elkar ulertzen dutela ere esan dute.
Abesti eta koreografia ezberdinak prestatu dituzte, “estilo ezberdineko dantzek kolore guztitako abestietan duten eragina sentitu ahal izan du” gerturatzen denak. Jende guztia animatu dute parte hartzera.
Ibilbidean zehar, musika eta dantza konpartsa handi batek Donostiako kaleak zeharkatuko ditu geldialdi ezberdinak eginez eta geldiuneen artean, TikTarakoek musika jotzen jarraituko dute.