Antiguako Benta Berriko kiroldegian egin dute Donostiako XVIII. Estropada Herrikoia
Loren Jauregi eta Nerea Irastorza Arraun Lagunak-eko kideak. (Argazkia: Arraun Lagunak)
Asteburuan jokatu da Donostiako XVIII. Estropada Herrikoia Antiguako kiroldegian. Bertan izan dira Donostia Arraun Lagunak klubeko arraunlariak eta emaitzak oso onak izan dira. Besteak beste, emakumeen traineruko Nerea Irastorzak bigarren postua lortu du Espainiako txapeldunaren atzetik. Eta Loren Jauregi, klubeko arraunlari ohiak 6:19ko denbora egin du 2.000 metrotan.
Ur-Kirolak klubeko arraunlariak ere emaitza onak izan dituzte, aipagarrienak, Koxme, Kimetz eta June Burutaran anai-arreben denborak izan dira.
Guztira 414 parte hartzaile egon dira Indoor arraun proba honetan eta hiru maila ezberdinetan aritu dira: emakumeena, gizonezkoena eta haurrena.
Antolatzaileen arabera, proba honek gero eta kirolari gehiago gerturatzen ditu, bai gimnasioetatik datorren jendea eta baita arraun elkarte ezberdinetakoak ere.
Euskal Herriko eta penintsula guztiko jendeak hartu du parte asteburuko ergonometro txapelketan. Protagonista nagusiak eurak eta harmailetan bildu den jendetza dela diote antolatzaileek.