'Belartza 2 gelditu' plataformak martxa batera deitu du azaroaren 27rako
Añorgako ikastolatik atera eta Alderdi Ederren amaituko da.
Belartza 2 poligonoaren aurka protesta martxa antolatu dute ‘Belartza 2 gelditu’ plataformakoek datorren iganderako, hilak 27.
Añorgako Amassorrain Ikastolatik hasiko da 10:30ean eta Donostiako udaletxean amaituko da. Tartean, 11:15etan Antiguako kioskoaren aurretik pasako da.
Mobilizazio honen bitartez orain arte Belartza Canterako eremuan egin dituzten eta egiten ari diren irregulartasunak salatzeaz gain, Goiko Belartza eremuan eraiki nahi duten Belartza 2 poligonoaren proiektua bertan behera uzteko eskatuko dute martxaren antolatzaileek. Era berean, inguru hori eremu natural bezala babesteko exijituko dute.
“Garbi esan nahi dizuegu borroka hau irabazteko aukerak badaudela, baina, horretarako, teknikoki eta juridikoki egiten ari garen lanari herritarron presio politikoa gehitu beharko diogu, aldian behin, mobilizazioak antolatu eta Donostiako Udalari herritarron nahia garbi erakutsiz”, diote plataformako kideek.
Añorgatarren egunerokotasuna, bizi eredua eta komertzio txikien biziraupena jokoan daudela salatu dute. Horrela, “Donostiak hartu duen norabide zentzugabeko honi ere ezetz esateko”, deia luzatu dute igandeko protesta martxara batzeko.
Añorgan eraiki nahi duten