GuraSOSen mobilizazioarekin bat egin dute Imanol Agirretxek eta Asier Illarramendik
Herritarren osasuna babestuko duen irtenbide bat adosteko, eta hondakinen eta erraustegiaren inguruan “benetako eztabaida bat” sortzeko eskatu dute Realeko Asier Illarramendik eta Imanol Agirretxek. Sare sozialetan zabaltzen ari den bideo baten bidez, bat egin dute GuraSOS elkarteak azaroaren 26an egingo duen mobilizazioarekin. Garbiñe Biurrun abokatuak eta Gorka Otxoa aktoreak ere bat egin dute manifestazioarekin.
Erlazionatutako edukiaGuraSOSek konponbiderako bide orri bat aurkeztu du eta manifestaziorako deia luzatu du