Karlos I.aren hiribideko lurrazpiko pasabidea itxi dute
Karlos I.aren etorbideko lurrazpiko pasabidea estali eta ixteko lanak iraila bukaeran hasi zituzten. Udalak 108.713 euroko aurrekontua bideratu du Amara Berriko obra honetara, eta jada lanak bukatu dituzte. Pasabidea desagertu egin da, eta orain bizilagun guztiak errepidea igarotzen duen zebrabidetik igarotzen dute Karlos I.aren etorbidea.