
Sustapen sailak bi laguntza ildo berri jarri ditu abian
DonostiUp! programaren baitan. Biak ala biak, jarduera ekonomiko eskasagoa duten auzoetan garatuko dira. Merkataritza sustatzea, horixe izango baita helburua. Hala, lehentasuna izango dute Altza, Intxaurrondo, Bidebieta, Amara, Egia, Txomin Enea, Loiola eta Martuteneko saltokiek.
Lehen laguntza
ikusgarritasunarekin loturikoa da. Kaleak, plazak edo ingurua dinamizatzeko programak garatzen dituzten saltoki edo tabernek euren inbertsioaren %80a arteko diru laguntza jasoko dute. Partida honetarako gehienez
4.000 euro bideratuko ditu Sustapenak. Banaketa, proposamenen diseinuaren eta originaltasunaren arabera egingo dute.
Bigarren laguntza, berriz,
saltokiak digitalizatzeko izango da. Izapideak egiteko, marketing digitala, katalogo digitala edo bestelako egokitzapenak egiteko sistema informatikoak jartzeko diru laguntzak emango dituzte. Kasu honetan,
2.000 euroko partida prestatu dute.
Laguntza bat zein bestea
abenduaren 16a baino lehen eskatu behar da. Horretarako bideak eta informazio osagarria
Sustapenaren webgunean aurki daiteke.