Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoiak bi proba egingo ditu Donostian
Guztira sei proba izango dira atzo hasi zen 2. edizio honetan.
Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoia eta aurtengoa bigarren edizioa izango da. Gero eta partaide eta zale gehiago dituen kirola da orientazioarena eta antolatzaileek arrakasta handia aurreikusten dute.
2016-2017 urte honetako lehen proba atzo, azaroak 20, izan zen Irunen eta hurrengoa Donostiako Urgull mendian izango da urtarrilaren 8an. Donostiako Parte Zaharrean ere ikusi ahal izango dira parte hartzaileak.
Hau ez da izango Donostian izango den proba bakarra. Ekainaren 4an Ulia mendian egingo bait dute, edizio honetako azken proba izango dena.
Guztira 6 proba izango dira eta guztientzat aukerak eskaintzeko asmoz, mendian, herri eta auzoetan, parkeetan izango dute aukera parte hartzaileek orientazioaz gozatzeko.
Jolasa eta kirola nahastuta, ipar orratza eta mapa erabilita, orientatzen ikasi eta disfrutatzeko aukera paregabea da.
Hasi da dagoeneko