Psikologia jardunaldiak aurkeztu dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Psikologia, kultura eta gizartea. Berdintasun eredua landuz indarkeria matxista ezabatzeko formula bezala: tratu onen kultura izeneko Espainiako Estatu mailako VIII. psikologia jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 25ean eta 26an Donostian.
Genero indarkeria gaietan genero perspektiba edo perspektiba feminista txertatzearen beharra azpimarratu dute Gipuzkoako Psikologo Eskolako kideek. Oraingo jardunaldietan, besteak beste, honako helburuak dituzte: “Berdintasunik gabeko harreman kaltegarriak irudikatzen dituzten jarrera okerren eredu alternatiboa zein den eta zein diziplinetatik lantzen ari den aztertuko ditugu”.
Azaldu dute arazo soziala den heinean, beharrezkoa dela transbertsalitatea, konexioa eta gizarteko hainbat eremuren arteko diziplinarteko lana.
Bi eremu nagusiren inguruan hitz egingo dute azaroak 25 eta 26ko jardunaldietan: Berdintasun motak eta tratu onak, eta berdintasuna kulturan eta gizartean.
Gaineratu dute Espainiako Estatuko psikologo esanguratsuenak hartuko dutela parte jardunaldietan eta hainbat arlo ezberdin landuko dituztela; justizia, hezkuntza, kultura eta zientzia, hain zuzen ere.
150 profesional baino gehiagok hartuko dute parte jardunaldietan baina inaugurazio ekitaldiko hitzaldia irekia izango da bertaratu nahi duen ororentzat. Azaroaren 25ean 18:45ean izango da Carmina Serrano doktorearen eskutik:
“En busqueda de alternativas a la violencia de genero en la sociedad actual”.