'Amama' filma emango dute Tomasenen
Asier Altunaren Amama (2015) filma emango dute ostegunean, azaroaren 24an, Tomasenen (19:30ean). Altzako Bizarrain euskara elkarteak antolatu du zinema emanaldia. Gainera, Asier Altuna zinemagilea gonbidatu du ekitaldira, filma aurkezteko eta bere lanaz hitz egiteko. Sarrera doan izango da.