Amarako hirigintza proiektuak momentuz ez du onarpenik
Frontoia eraberritzeko proposamen bat aurkeztu diote udalari. Oihana Santolaria arkitektoak diseinatu du proiektua. Frontoia gune kritiko bihurtu denaren argudioari aurre eginez, egungo pareta txikitu eta beirazko panel batzuekin osatzea proposatzen du, besteak beste.
Gaur zuen onartzekoa Tokiko Gobernu Batzordeak Amarako hirigintza proiektua, baina ez dute onartu. Proiektu horrek ez du Arroka kaleko frontoia aurreikusten. San Bartolome inguru guztia birmoldatzen ari dira, eta hasierako proiektutik hainbat aldaketa egin dituzte.
Aldaketa horiek guztiak aztertu nahi dituela adierazi du udal idazkariak, beraz, onarpena atzeratu egingo da.
Bien bitartean, Arroka kaleko frontoia mantentzearen aldeko bizilagunek lanean jarraitzen dute.