
Karikatugile batek,
Unai Gaztelumendik, eta bi bertsolarik,
Uxue Alberdik eta
Andoni Egañak, marraztuko dituzte bertsoak. Karikaturagileak egiten dituen marrazkiak izango dira proposatutako gaiak, eta bertsolariek hauen haritik tiraka egingo dute euren lana. Horixe da
Bertso marraztuak emanaldia. Gaur, azaroaren 22an,
Altzako Tomasene kultur etxean izango da ekitaldia.
Atal desberdinak deskribatuko dituzte marrazkiek, egoera hipotetiko bat, aktualitateko gai bat…Horretaz gain, bueltan dauden pertsona batzuk hautatu eta hauen karikaturak egingo ditu Unai Gaztelumendik, bertsolariek nortasuna bilatzen saiatuko dira.