Angelica Ortiz eta Rocio Silva. (Argazkia: Malen Aldalur)
Emakumeak eta baliabide naturalak: biolentziei irtenbide bat bilatzen izeneko jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 24an Garibai kaleko 10. zenbakiko Arrupe aretoan.
“Gatazkarik gabeko teknologia” kanpainaren barruan kokatzen da mintegia eta helburua, munduko herrialde ezberdinetan naturaren defentsan eta euren eskubideengatik lehian emakumeak duten papera ikusaraztea eta baloratzea da.
Tartean, lurraldearen eta emakumeen giza eskubideen defentsan eta borrokan diharduten hiru esperientzia kontatuko dituzte: Jusine Masika, Merkataritza gatazka eta emakumeen aurkako indarkeria sexuala, Kongoko Errepublika Demokratikoan; Rocio Silva, lurraldearen eta emakumeen giza eskubideen babeslea eta ekintzailea, Perun; eta Angelica Ortiz, Wayuu lurraldearen eta wayuu emakumeen giza eskubideen babeslea eta ekintzailea, Kolonbian.
Azken biekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk euren gatazkak gertutik ezagutzeko asmoz; ostiralean argitaratuko da.
Emakumeak eta baliabide naturalak: biolentziei irtenbide bat bilatzen egitaraua:
9.30-10:00 Partaideen harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00-10:15 Ongi etorria eta aurkezpena
10:15-10:30 Emakumeen borrokak eszenara, antzerki laburra
10:30.11:20 Maria Silvestre
Emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten faktore argitzaile batzuk
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:00 Lurraldearen eta emakumeen giza eskubideen defentsan eta borrokan diharduten hiru esperientzia:
- Jusine Masika, Merkataritza gatazka eta emakumeen aurkako indarkeria sexuala, Kongoko Errepublika Demokratikoan
- Rocio Silva, lurraldearen eta emakumeen giza eskubideen babeslea eta ekintzailea, Perun
- Angelica Ortiz, Wayuu lurraldearen eta wayuu emakumeen giza eskubideen babeslea eta ekintzailea, Kolonbia
13:00-14:00 Elkarrizketa
15:30-17:00 Testuinguruetan eta emakumeen borroketan sakontzea, tailer tematikoa:
- 1. tailerra: Emakumeak eta artisau meatzaritza: nazioarteko erregulazioek komunitateetan dituzten eraginak (Kongoko E.D.)
- 2. tailerra: Emakumeengan ondorioak meatzaritza era erauzketa industria testuinguruan (Kolonbia)
- 3. tailerra: Emakumeen agentziaren sendotzea, gizarte eta ingurumen gatazketan egindako erresistentzia sinbolikoa (Peru)